XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Palben deunak ere beste ainbeste egin zuan, eta Kirsapi-k beste zer-edo-zer bialtzeko agindu zian, baña erkaba deunak erregearen bildurrik gabe, eleizako ondasunak Yainkoa-rentzat (pobrientzat) bakarrik zirala erantzun zion.

Erantzun au arrtu zuanean Kirsapi-k, su ta gar yarririk, Palben deuna-ri bere ordaña emango ziola zin egin zuan.

Baña Palben deuna, erregearen aizkidearen asarrearen asarreak ez zuan bildurrtu, ta gotzai batzarr bat egiñik Kirsapi-ren aide izan arren, Eutikes ziñauslea siñismenaren kaltez zebillelako gaizetsi zuan, eta orduan Eutikes-en aizkideak baturrik, Palben deuna bere tokitik bota naiez, bere gañera oldarrka yausi, zigorrtu, ostikada ibili, ta zaurituta gero, Oigitora atzerrituta bidali zuten.

Aldi aretan Aita Santu Lon deuna zan eta Palben deunari egin zizkiotenak yakin zituanean, pozturik idazki bat igorri zion.

Baña Palben deuna idazki ederr aura ez zuan arrtu, egin zizkioten zauriak Oigoto-ra yoan orduko-ra yoan ordukotxe bizia kendu zioten da.

Yainkoa-k bere aldez ainbeste lan egin eta ainbeste oñaze ta neke eraman zuanari Bere ondora otsegin, ta bere izena ospatu zuan.

Etsayei ostera, bere zigorra eman zien, Kirsapi-ri batez ere erregek bere albotik bota eta lotsagarrizko gaitzaz il zan-ta.